Martin Oiartzabal Oiartzabal

Artikulu hau XX. mendeko gipuzkoarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Martin Oiartzabal (argipena)».
Martin Oiartzabal Oiartzabal
Bizitza
JaiotzaAzpeitia, 1892
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaBilbo, 1966 (73/74 urte)
Hezkuntza
HeziketaComillasko Pontifize Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta apaiz katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Martin Oiartzabal Oiartzabal (Azpeitia, Gipuzkoa, 1892 – Bilbo, Bizkaia, 1966) euskal idazlea izan zen. Comillasko Unibertsitatean egin zituen eliz ikasketak. Pobesen, Bilbon, Azkoitian, Donostian, Hernanin eta Begoñako apaiz zaharren atseden etxean izan zen apaiz. Argentinan bizi izan zen 1950-1956 urteen bitartean.

Oiartzabalenak dira: Zerurako bidea (1922), Yesu Kisto Gure Yaun eta Yainkoaren bizitza ta Berri Ona (1936) eta Santuen bizitza laburrak. Euzko-Gogoa aldizkarian eman zituen argitara lan ezagunenak eta Orixerekin batera argitaratu zituen El lenguaje vasco (1963) eta Latin hizkuntzaren joskera (1963) lanak.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12263165
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 87279576
  • ISNI: 000000006007191X
  • BNE: XX1552034
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 113542
  • Lur: 04674/eu_o_2151/o2151
  • Wd Datuak: Q12263165