Kalamuako Estazio Megalitikoa

Kanpaizuloko tumulua, Elgoibarren.
Olaburu trikuharria.

Kalamuako Estazio Megalitikoa Kalamuako mendilerroan dago, Bizkaiko Markina-Xemein eta Etxebarria herrietan. Gipuzkoaren mugan dago eta estazio barruan dagoen tumulu bakarra, Kanpaizulo, beste lurralde historiko horretan dago, Elgoibarren alegia.

Historiaurreko monumentuak

Periodo orokorra: Brontze Aroa, Kalkolitoa / Eneolitoa, Burdin Aroa, Neolitoa, K.a. 3000 eta 900 urte artekoak.

Kokapen geografikoa

Udalerriak: Markina-Xemein eta Etxebarria. Gipuzkoako mugan dagoen estazioa da. Konposizio litologikoari dagokionez, berriz, tuparriak eta hareharriak dira nagusi. Lurraren aprobetxamenduari dagokionez, zuhaitz-landaketa da aktibitate nagusia, nahiz eta larreak ere izan.

Sailkatutako monumentuak

Inguru horretan hogeita monumentu aurkitu dira.

Trikuharriak

Hiru katalogatu dira:

  • Diruzulo[1].
  • Estrakinburuko Barrutia.
  • Olaburu.

Tumulua

Bakarra da eta Gipuzkoako lurretan dago:

  • Kanpaizulo.

Egoera legala

Estazio megalitikoa Monumentu Multzoa eta Kultura Ondasuna deklaratu zuen Eusko Jaurlaritzak 2009ko martxoaren 6an[2].

Erreferentziak

  1. Larreategi, Mikel. «Diruzuloko trikuharriaren suntsiketa — Eibar.ORG | Eibarko peoria» eibar.org (Noiz kontsultatua: 2019-04-10).[Betiko hautsitako esteka]
  2. https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/bopv2/datos/2009/03/0901276a.pdf

Kanpo estekak

  • Babesteko Dekretua, EHAA - 2009ko martxoak 6, 46.zenbakia.
  • Eusko Jaurlaritza Kultura Ondarea webgunea.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q65216697
  • Wd Datuak: Q65216697