Haizetako-garbigailu

Haizetako-garbigailua lanean, auto barrutik ikusia.
Lokomotor baten haizetako-garbigailua.

Haizetako-garbigailua ibilgailu baten haizetakoa edo kristala euritatik edo beste hondakin batzuetatik babesteko gailu bat da[1].

Automobiletan ohikoak dira, derrigorrezkoak herrialde gehienetan lege xedapenen arabera. Ohikoak dira halaber, autobus, tranbia, lokomotor, hegazkin eta itsasontzietako kabinetan ere. Auto batzuek aurreko argiak garbitzeko antzeko gailua dute.

Auto gehienek bi beso erradial dituzte. Beso bakoitza egoten da eratuta ardatz batez eta erratzaren lana egiten duen goma batez, leihoetarako erraklet baten gisa. Pantografo baten eran mugitzen dira besoak.

Geometria

  • Haizetako-garbigailu estandarrena, bi beso paralelo.
    Haizetako-garbigailu estandarrena, bi beso paralelo.
  • Hiru besokoa.
    Hiru besokoa.
  • Beso bakarrekoa.
    Beso bakarrekoa.
  • Alboetan jarritako simetrikoak, txandakako mugimenduarekin.
    Alboetan jarritako simetrikoak, txandakako mugimenduarekin.
  • Besoak paralelogramoen eran mugitzen direnekoa.
    Besoak paralelogramoen eran mugitzen direnekoa.
  • Goma ardatzari lotuta dagoenean, bi beso independente.
    Goma ardatzari lotuta dagoenean, bi beso independente.

Erreferentziak

  1. Euskalterm. www.euskara.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-07).