Espainiako futbol ligako bigarren B maila
Espainiako futbol ligako bigarren B maila Segunda División B | |
---|---|
Antolatzailea | Liga Nacional de Fútbol Profesional |
Konfederazioa | UEFA |
Sorrera | 1977-78 |
Azkena | 2020-21 |
Eremua | ![]() |
Taldeak | 80 (20 taldetako 4 multzo) |
Maila | 3 |
Igoera | 2. mailara |
Jeitsiera | 3. mailara |
Garaipen gehien | ![]() |
Txapelduna | ![]() |
Webgunea | www.lfp.es |
Espainiako futbol ligako bigarren B maila 1977an abiatu zen futbol txapelketa da eta 2020-21 denboraldian amaitu zen. Espainiako futbol ligaren barruan hierarkiaren aldetik hirugarrena izan zen bigarren mailaren eta hirugarren mailaren arteko kategoria zuena.
Historia
Antolaketa
1987 arte bi multzotan jokatzen zuten taldeek, baina urte hartatik aurrera lau multzotan banaturik egon ziren, hogeina talderekin.
Igoerak eta jeitsierak
Multzo bakoitzeko lau talde onenek Bigarren mailarako igoera play-offa jokatzen dute. Multzo bakoitzeko txapeldunek beren artean eta gainontzekoek hiru kanporaketa jokatzen dituzte. Txapeldunen arteko kanporaketan irabazle direnek igoera lortzen dute eta beren artean jokatzen dute Bigarren B mailaren titulua. Galtzaileak berriz besteen kanporaketatan sartzen dira. Kanporaketa horietatik beste bi talde igoko dira Bigarren mailara.
Multzo bakoitzeko lau txarrenek maila galdu eta Hirugarren mailara jeisten dira. Azkenetik bosgarren gelditzen direnek kanporaketa jokatu behar dute maila mantentzeko.
Amaiera
2019-2020 denboraldia 28. jardunaldia jokatu ondoren COVID-19 pandemiaren erruz etenda gelditu zen. Maiatzaren 6an erabaki zen liga ez berrekitea eta sailkapenak une horretan zeuden bezala uztea. Igoera promozioak jokatu ziren eta ez zen jeitsierarik izan.
Futbol kategoriak birrantolatzea erabaki zen orduan. 2020-21 denboraldian 100 talde izan ziren 3. mailatik igotako taldeak gehitu zitzaikielako, eta horregatik bost talde eratu ziren. Bi fasetan jokatu zen eta 100 talde horietatik lauk bigarren mailara igotzea lortu zuten. Hurrengo 36 taldek eta Bigarren mailatik jeitsitako laurek maila berria osatu zuten 2021-22 denboraldirako, Lehen maila RFEF edo Espainiako Futbol Federazioaren Lehen maila, eta gainerakoek Bigarren maila RFEF, edo Espainiako Futbol Federazioaren Bigarren maila.
Bigarren B mailako txapeldunak
Urtea | Txapelduna | Finalista |
---|---|---|
2008-09 | ![]() | ![]() |
2009-10 | ![]() | ![]() |
2010-11 | ![]() | ![]() |
2011-12 | ![]() | ![]() |
2012-13 | ![]() | ![]() |
2013-14 | ![]() | ![]() |
2014-15 | ![]() | ![]() |
2015-16 | ![]() | ![]() |
2016-17 | ![]() | ![]() |
2017-18 | ![]() | ![]() |
2018-19 | ![]() | ![]() |
2019-20¹ | Txapeldunik ez | |
2020-21² | Txapeldunik ez |
- ¹ 2020. ekitaldiko finalik ez zen jokatu COVID-19 pandemiaren eraginez.
- ² 2021. ekitaldiko txapeldunik ez zen izendatu COVID-19 pandemiaren eraginez maila desagertu baitzen.
Urtez urteko palmaresa
Bi multzo (1978-1986)
Hona hemen urtez urte multzo bakoitzeko txapeldunak:
Urtea | I. Multzoa | II. Multzoa |
---|---|---|
1977-78 | ![]() | ![]() |
1978-79 | ![]() | ![]() |
1979-80 | ![]() | ![]() |
1980-81 | ![]() | ![]() |
1981-82 | ![]() | ![]() |
1982-83 | ![]() | ![]() |
1983-84 | ![]() | ![]() |
1984-85 | ![]() | ![]() |
1985-86 | ![]() | ![]() |
Multzo bakarra (1986-1987)
22 taldetako multzo bakarra osatu zen.
Urtea | Irabazlea |
---|---|
1986-87 | ![]() |
Lau multzo (1987- )
- Oharra: Hauek talde bakoitzeko txapeldunak dira, ez du esan nahi Bigarren mailara igotzea lortu zutenik.
Laburpena
2020-21 denboraldiko datuak barne.
Garaipenak
Multzoetako garaipenak 2008 artean, ondoren txapeldunak.
Taldea | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
![]() | 5 | 1979, 1989, 1994, 1996, 1999 |
![]() | 4 | 1982, 1991, 1998, 2002 |
![]() | 4 | 1988, 1992, 1994, 2006 |
![]() | 4 | 1991, 2002, 2005, 2012 |
![]() | 4 | 1993, 1994, 1995, 2013 |
![]() | 3 | 1980, 1998, 2002 |
![]() | 3 | 1989, 2001, 2004 |
![]() | 3 | 2000, 2003, 2006 |
![]() | 3 | 2005, 2008, 2010 |
... | ... | ... |
Beste talde euskaldun batzuen garaipenak:
Eibar: 1988, 2007
Bilbao Athletic: 1983, 1989
Real Unión: 2003, 2009
Sestao Sport: 1985
Gasteizko Aurrera: 1997
Denboraldiak
# | Taldea | Denboraldiak |
---|---|---|
1 | Barakaldo CF | 36 |
Cultural Leonesa | 36 | |
Pontevedra CF | 36 | |
4 | Real Sociedad B Sanse | 35 |
5 | UD Melilla | 34 |
6 | Osasuna B | 33 |
7 | Bilbao Athletic | 31 |
Real Jaén | 31 | |
CE L'Hospitalet | 31 | |
Atlético Madril B | 31 | |
Sevilla Atlético | 31 | |
Sporting de Gijón B | 31 | |
13 | Alcoyano | 29 |
14 | Real Unión | 28 |
15 | Racing de Ferrol | 27 |
Nàstic de Tarragona | 27 |
Puntuak
# | Taldea | Puntuak |
---|---|---|
1 | Barakaldo CF | 1.884 |
2 | Cultural Leonesa | 1.847 |
3 | UD Melilla | 1.750 |
4 | Pontevedra CF | 1.737 |
5 | Bilbao Athletic | 1.679 |
6 | Real Sociedad B Sanse | 1.639 |
7 | Real Jaén | 1.563 |
8 | Atlético Madril B | 1.536 |
9 | Sevilla Atlético | 1.505 |
10 | CE L'Hospitalet | 1.446 |
11 | Osasuna B | 1.476 |
Alcoyano | 1.476 | |
13 | Real Unión | 1.454 |
14 | Alcoyano | 1.449 |
15 | Sporting de Gijón B | 1.388 |
Euskal Herriko taldeak
Denboraldiak eta puntuak
Hauek dira euskal talde bakoitzak bigarren B mailan egin dituen denboraldiak eta puntuak. 2019-20 denboraldiko datuak barne.
Taldeak | Denboraldiak | Puntuak |
---|---|---|
Barakaldo | 36 | 1.884 |
Real Sociedad B Sanse | 35 | 1.639 |
Osasuna B | 33 | 1.476 |
Bilbao Athletic | 31 | 1.679 |
Real Unión | 28 | 1.454 |
Sestao (Sport, 10 + River, 11) | 21 | 993 |
Lemoa | 20 | 923 |
Izarra | 16 | 637 |
Tudelano | 15 | 639 |
Alavés | 12 | 688 |
Amurrio | 12 | 573 |
Gernika | 12 | 557 |
Amorebieta | 10 | 521 |
Beasain | 10 | 496 |
Peña Sport | 10 | 338 |
Alavés B | 9 | 419 |
Gasteizko Aurrera | 8 | 455 |
Baskonia | 8 | 284 |
Eibar | 7 | 455 |
Bermeo | 7 | 335 |
Leioa | 6 | 300 |
Arenas Getxo | 7 | 298 |
Durango | 7 | 252 |
Santurtzi | 4 | 127 |
Erandio | 4 | 117 |
Elgoibar | 3 | 108 |
Azkoien | 3 | 105 |
Portugalete | 3 | 97 |
Eibar B | 2 | 82 |
Mutilvera | 2 | 82 |
Vitoria Kluba | 2 | 78 |
Zalla | 2 | 71 |
Hernani | 2 | 67 |
Zamudio | 2 | 62 |
Laudio | 1 | 37 |
Txantrea | 1 | 28 |
Getxo | 1 | 22 |
Touring | 1 | 14 |
Kanpo estekak
Datuak: Q751826