Erandioko Ikurrina
Erandioko Ikurrina | |
---|---|
Sorrera | 1988 |
Herria | Erandio, Bizkaia |
Antolatzailea | Lutxana Arraun Elkartea |
Parte-hartzaileak | KAE 2 Liga |
Modalitatea | erlojupekoa |
Garaipen gehien | Gizonezkoak: Santurtzi (6) Emakumezkoak: Tolosaldea (2) |
Azken ekitaldia | 2023 |
Irabazlea(k) | Emakumezkoak: Zarautz |
Erandioko Ikurrina 1988tik aurrera Bilboko itsasadarrean, Arrontegi Zubipean, antolatzen den estropada da. Lutxana Arraun Elkartea da antolatzailea. Erlojupeko modalitatean jokatzen da eta KAE 2 Ligarako puntuagarria da.
Historia
Mecos taldearen 1995eko garaipena da talde galiziar batek Euskal Herrian izandako lehenengo garaipena. Kontxako Bandera jokatu nahian etorri ziren Donostiara baina kupoak zirela eta ezezkoa jaso zutenean Erandioko antolatzaileek estropada jokatzeko aukera eman zieten eta irabazleak izan ziren.
2020 denboraldian Lutxanak emakumezkoen trainerua soilik atera zuenez emakumezkoen bandera jokatu zen. Hurrengo urteetan emakumezkoen estropadarekin jarraitu du Erandioko Ikurrinak. ETE Ligako denboraldiko azken bandera da eta KAE Liga ordurako bukatuta egoten denez KAE Ligako play-offak ere jokatzen dituzte gizonezkoek.
Palmaresa
Garaipenak
Taldea | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Santurtzi | 6 | 1988, 1989, 1993, 1994, 1998, 1999 |
Orio | 4 | 1991, 1992, 2012, 2018 |
Bateratze | 2 | 2001, 2002 |
Zumaia | 2 | 1990, 2010 |
Hondarribia B | 2 | 2004, 2013 |
Deustu | 2 | 2009, 2014 |
San Juan B | 2 | 2005, 2017 |
Mecos | 1 | 1995 |
Trintxerpe | 1 | 1996 |
Raspas del Embarcadero | 1 | 1997 |
Ciudad de Santander | 1 | 2000 |
Lutxana | 1 | 2003 |
Ur Joko | 1 | 2005 |
Kaiku | 1 | 2006 |
Busturialdea | 1 | 2007 |
Astillero | 1 | 2008 |
Getaria | 1 | 2011 |
San Pedro B | 1 | 2015 |
Oiartzun | 1 | 2016 |
Getxo | 1 | 2019 |
Emakumezkoen Bandera
Banderaren edizio kopuruak gizonezkoen banderaren hurrenkerari jarraitzen dio ofizialki.
Edizioa | Urtea | Irabazlea | Bigarrena | Hirugarrena |
XXXIII | 2020 | Tolosaldea | Deustu | Hibaika |
XXXIV | 2021 | Tolosaldea | Deustu | Hibaika |
XXXV | 2022 | Hondarribia | Hibaika | Deustu |
XXXVI | 2023 | Zarautz | Kaiku | Zumaia |
Garaipenak
Taldea | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Tolosaldea | 2 | 2020, 2021 |
Hondarribia | 1 | 2022 |
Zarautz | 1 | 2023 |
Kanpo estekak
- Datuak: Q3038994