Barrundia Arabako iparraldeko udalerri bat da, Arabako Lautadako kuadrillakoa. Mugakide du Gipuzkoa iparraldean, eta 923 biztanle ditu.
Etimologia
Donemiliaga Kukulako kartularioan (1205) Barrundiz gisa ageri zen. 1417ko agiri batean, aldiz, Barundia gisa.
Geografia
Barrundia Arabako iparraldean dago, Elgeako mendilerroaren hegoaldeko magaletan eta Arabako lautadaren ekialdeko atalaren ipar partean. Bertatik igarotzen da Gasteiz eta Agurain lotzen dituen A-1 autobidea.
Barrundiko udalerriak Arabako lau ermandade eta jaurerri historiko biltzen ditu: Gebara, Ganboa, Larrintzar eta Barrundia izen berekoa.
1835ean jaurerriak eta ermandadeak desagertu ziren, eta honako udalerri hauek osatu ziren:
Barrundia. Honako herriak hartzen zituen: Audikana (hiriburua), Dallo, Etxabarri Urtupiña, Deredia, Hermua, Larrea, Matura, Otatza, Ozeta eta Zuhatzola.
Ganboa. Honako herriak ziren: Garaio, Larrintzar, Marieta, Mendixur, Azua (hiriburua), Mendizabal, Langara, Orenin eta Zuhatzu.
Gebarako gaztelua eta Arabako lautadaGebara, herri hauekin: Elgea, Etura, Gebara eta Urizar, baita Oñati ere hasiera batean.
1885ean, Barrundia eta Gebara batu egin ziren, eta hiriburua Ozetan jarri zen.
Azkenik, XX. mendearen erdialdean (1955ean), Uribarri Ganboako urtegia eratu zutenean, Ganboako haranaren zati handi bat ur azpian geratu zen, eta uretatik libre geratu ziren herriek inguruko udalerriekin bat egin zuten. Barrundiaren kasuan Garaio, Marieta, Larrintzar, Zuhatzu eta Mendixur integratu ziren udalerrian.
Demografia
XX. mende ia osoan zehar populazioak beheranzko joera izan zuen Barrundian, eta mende hasieran 1.300 biztanle inguru bazituen, 1990erako 481 besterik ez ziren bizi bertan. Ordutik, joera aldatu eta populazioa hazten hasi zen. XX. mendearen azken hamarkadan eta XXI. mendearen lehenengoan hazkunde esanguratsua gertatu zen eta populazioa bikoiztu egin zen.
1879an, gaur egun Barrundia osatzen duten guneetan 430 euskal hiztun zeuden. Garai hartan 2.000 biztanle inguru zegoenez, euskal hiztunak % 21 ziren. Frankoren diktaduraren azken urteetan, 1973an, berriz, 3 euskal hiztun besterik ez ziren egiaztatu Barrundian: bat Marieta-Larrintzarren, beste bat Elgean, eta beste bat Ozaetan.[14]
Ondoren izandako berreskurapenaren eraginez, gaur egun barrundiarren % 27 euskal hiztunak dira, eta herritarren beste % 19k euskara ulertzen du. 1996an 77 euskaldun (%14) eta 2001ean 128 (%20.5) erroldatuta zeuden, guztira 549 eta 623 herritar bizi zirelarik, hurrenez hurren. Erdi euskaldunak ziren 21 eta 92.
Uztailaren 4an Bartea izeneko erromeria egiten da Larrean eta Hermuan. Bigarren mailako irinez egindako ogi handi bati deitzen zaio bartea, eta izen hori hartzen du egun horretan Hermuan ospatzen duten erromeriak. Hermua herrira abiatzen dira Larreako biztanleak oinez. San Martin baselizan meza entzun ostean, bertan soka-dantza edo aurreskua danzatzen dute[16].
↑«Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
↑«Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
↑Arabako biztanleria datuak herrika eustat.es webgunean
↑ abcdefghijklm«Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es(Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
↑(Gaztelaniaz)«Alcalde de Barrundia (Álava) condena "sin paliativos" la explosión del artefacto colocado en el repetidor de Urdingain» Europa Press 2008-07-04 (Noiz kontsultatua: 2023-02-12).
↑(Gaztelaniaz)«EH Bildu gobernará en nueve municipios de Álava durante la presente legislatura» 20 minutos 2015-06-13 (Noiz kontsultatua: 2023-04-29).
↑(Gaztelaniaz)«Gorka Urtaran, nuevo alcalde de Vitoria» El Diario Vasco 2015-06-27 (Noiz kontsultatua: 2023-02-11).
↑(Gaztelaniaz)«Placer, ‘in memoriam’» Diario de Noticias de Álava 2017-07-09 (Noiz kontsultatua: 2023-02-11).
↑(Gaztelaniaz)«Barrundia contará con una escuela rural el curso que viene» Naiz 2020-01-16 (Noiz kontsultatua: 2023-02-11).
↑«Diputación Foral de Álava finaliza las obras del recorrido perimetral de la Ruta Verde del Embalse de Ullíbarri Gamboa» Europa Press 2022-03-21 (Noiz kontsultatua: 2023-02-11).
↑ ab(Gaztelaniaz)«EH Bildu refuerza su poder municipal en la Llanada alavesa» Diario de Noticias de Álava 2023-05-29 (Noiz kontsultatua: 2023-08-03).
↑(Gaztelaniaz)«Alcaldías en Álava: Labastida, Zigoitia y Laguardia para el PNV, Samaniego para EH Bildu» Gasteiz Hoy 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
↑(Gaztelaniaz)Euskara – Ayuntamiento de Barrundia. (Noiz kontsultatua: 2024-03-19).
↑Larreako Lazarraga dorrea kultura ondasun izendatzeko erabakia[Betiko hautsitako esteka], Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria.